- Irailaren 15etik aurrera kale berean egongo da, Agirre Lehendakariaren 61. zenbakian, orain arte zegoenetik metro batzuetara.
- Bidebik, Basauriko Udaleko hirigintza eta etxebizitza elkarteak, arreta-bulegoa beste toki zabalago batera eraman du, basauriarrei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko. Horrela, irailaren 15etik aurrera kale berean egongo da, Agirre Lehendakariaren 61. zenbakian, orain arte zegoenetik metro batzuetara.
- Bulego berriak bikoiztu egiten du aurrekoaren espazioa, erabiltzaileei arreta erosoagoa emateko eta kudeaketen konfidentzialtasuna hobetzeko. Gainera, instalazioa optimizatu da eraginkortasun energetikoaren ikuspegitik, argiztapena eta klimatizazioa hobetuz.
- Arreta ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara izango da, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
- 2025 honetan, Bidebik 15 urte beteko ditu lanean, eta, besteak beste, honako eginkizun hauek bete ditu: babestutako etxebizitzak sustatzeko jarduera-esparruak garatzea, ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua eta gure udalerrian etxebizitza pribatua alokatzeko ASAP bitartekotza-programa kudeatzea, eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzei buruzko txostenak eta izapideak egitea. Urtero, batez beste, 2.000 arreta ematen dizkie herritarrei.
- Hemen duzu bere jardueraren laburpena
Bidebik, Basauriko Udaleko hirigintza eta etxebizitza elkarteak, herritarrei arreta emateko bulegoa lekualdatu du, zerbitzu hobea eskaintzeko
Download attachments:
- BIDEDI_2010-2025_EUS comp.pdf (17 Deskargak)
Idatzi iruzkina
Make sure you enter all the required information, indicated by an asterisk (*). HTML code is not allowed.
