2018ko apirilean, Basauriko Udalak BIDEBI hirigintza eta etxebizitzako udal sozietate publikoari enkargatu zion San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxe eremuko hirigintza-kudeaketa, hiri-berroneratzearen alorreko esku-hartze garrantzitsu bat abiarazteko.
Askotariko jarduketak egingo dituzte gune horretan. Besteak beste, aurreikusita dago kontserbazio- edo irisgarritasun-arazoak dituzten etxebizitzak eraistea eta zenbait eraikinen birgaitze integrala egitea. Etxebizitza berriak ere eraikiko dituzte: 271 etxebizitza berri (libreak eta babestuak) eta 24 zuzkidura-bizitoki. Horrez gain, udalerriko zenbait auzoren arteko irisgarritasuna hobetuko da: trenbide-estaldura luzatuko dute; oinezkoentzako pasabidea jarriko dute trenbide-trintxera gainean, eta erabiltzen ez den trenbide-multzo bat berreskuratu, eta hiri-parke bihurtuko dute.
BIDEBIk egingo ditu esku-hartzea aurrera eraman ahal izateko egin beharreko desjabetzeak, eta kudeatuko ditu, era berean, auzotarrei berriro ostatu emateko eta horri lotutako jarduketak (eraikuntzak hormatzea, birgaitzea sustatzea…). Udalak, bere aldetik, urbanizazio-lan handiak kontratatuko ditu, eta lurzati eraikigarriak besterentzeaz arduratuko da.
San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxeko esku-hartzeek 25 milioi euro inguruko kostua dute.
Mandatua egin zenetik urte bi eta erdi igarota, egokitzat jo dugu kudeaketaren mugarriak jasotzea, labur-labur bada ere. Hona hemen:
- Desjabetze-akordioa ADIFekin: eremuan zituen ondare-ondasun eta eraikitze-eskubideak eskuratzea.
- Familia errentatzaile bi (Agirre Lehendakaria 27 eta 29) eta familia jabe bi (San Fausto 4 eta 6) nahitaez desjabetzeko eta haiei berriro ostatu emateko akordioa.
- Agirre Lehendakaria 27 eta 29ko higiezina eraisteko proiektua idaztea eta eraikina eraistea.
- San Fausto 4 eta 6ko higiezinak eraisteko proiektua idaztea eta eraikinak eraistea.
- Agirre Lehendakaria 31 eta San Fausto 1eko higiezinak eraisteko proiektua idaztea.
- Udal eraikin bat saltzea (gaur egun, orubea da), eraikitze-prozesuan dauden 34 etxebizitza libreren sustapenerako.
- San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxe proiektuaren II. fasearen nahitaezko desjabetze-prozedura hastea —San Fausto 1eko, eta Agirre Lehendakariko 31 eta 33 biseko higiezinei eragin zien—.
- Udal Zerbitzu Teknikoek Pozokoetxeko parke berriaren I. fasea idaztea (lehen, trenbide-multzoa zen), eta lanak egitea.
- Udal Zerbitzu Teknikoek Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Autonomia eta Nafarroa kaleen arteko bide berriaren proiektua idaztea.
- Udal ordenantza bat idaztea (gaur egun, izapidetze-prozesuan dago), San Fausto 13ko eta San Fausto 20 eta 22ko eraikinen birgaitze integralerako (energia-efikazia eta irisgarritasun unibertsala) laguntza bereziak arautzeko.
Sarratun babes ofizialeko 65 etxebizitza eraikitzeko lanei berrekin die Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, VISESA sozietate publikoaren bitartez. Lanak etenda egon dira, LURGOIEN eraikuntza-enpresa izaten ari den arazo ekonomikoak tarteko. Era berean, Ituntze Batzarra hirigintza-eremu horren urbanizazioa burutzeko lanekin hasi da, berriro ere. Lan horiek guztiek 7 hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera.
Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak 90 etxebizitza sozial eta babestutako 125 etxebizitza eraiki ditu Sarratun
Basauriko Udalak AGREE europar proiektuan parte hartzen du (https://agree-basquecountry.eu/), BIDEBIren bitartez. Proiektu horren xedea da Federico Mayoko eraikinen birgaitze integrala bultzatzea, beren energia-efizientzia handitzeko eta, hala, bertan bizi direnen bizitza-kalitatea hobetzeko.
Zentzu horretan, BIDEBI honako hauek idazteko lizitazioa egiten ari da:
- Basauriko Federico Mayo auzunearen aurretiazko azterlana, bertako urbanizatutako eta eraikitako ondarea ikertuko duena eta eraikuntza-unitate tipoa identifikatuko duena (zeinak auzunean gehien agertzen diren eraikuntza-ezaugarriak bilduko baititu).
- Aurreproiektu tekniko bat, eraikuntza-unitate tipoan egin beharreko esku-hartzeak proposatu eta deskribatuko dituena eta horien aurrekontua emango duena. Proposatutako esku-hartzeak, gainera, eremuan energia-efizientzia handitzea eta irisgarritasun unibertsala bermatzea lortu beharko du. Esandakoaz gain, eska daitezkeen balizko laguntzak identifikatu beharko ditu aurreproiektu teknikoak.
Behin dokumentu hori izanda, 2021eko udaberrian, jabeen erkidegoei helaraziko zaie, egindako proposamen desberdinen nondik norakoen berri izan dezaten eta esku-hartzeen kostua ezagut dezaten, behin betiko proiektu teknikoetan inbertsioak egiten hasi aurretik. Horri guztiari esker, erabakia hartzerakoan ere zalantza gutxiago izango dituzte auzotarrek.
Argibide gehiago behar dituztenek 943413922 doako telefono-zenbakira deitu ahalko dute, abenduaren 18ra arte. Data hori eta gero, BIDEBIra jo ahalko dute.
Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak San Migeleko 36 zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko obrei berrekin die. Lan horiek etenda geratu ziren, hasierako proiektua aldatu behar izan zelako, urbanizazio-lanei eta pandemiak eragindako administrazio-epeen moteltzeari egokitzeko. Zuzkidura-bizitoki horiek gazteentzako aldi baterako alokairu-etxebizitzak izango dira, batez ere. Bost urterako alokatuko dira, eta, hala, gazteei emantzipatzen lagunduko diete.
2016 amaieran, Eusko Jaurlaritzak eta Basauriko Udalak hitzarmena sinatu zuten, aipatutako bizitokiak eraikitzea ahalbidetzeko. Eta, esan bezala, udalerrian erroldatutako gazte eta herritarrek lehentasuna izango dute adjudikazioan. Eraikiko dituzten 36 etxebizitzetatik, Udalak 4 gordeko ditu beharrizan sozialei aurre egiteko (gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako, indarkeria matxistaren biktimentzako eta abar) eta/edo Udalaren hirigintza-jarduketek eragindakoentzako.
Eraikinak beheko solairua gehi bost izango ditu. Mendebaldetik, eremuko errepide berrira begira egongo da; eta, atzealdetik (ekialdetik), partzialki atxikita egongo da bestelako ekipamendu-erabilera batzuetara. Iparraldean, berriz, oinezkoentzako bide baten mugakidea izango da, zeinak, gainera, eraikin berria Taberna Nagusitik eta haren ondoko eremu libretik bereiziko baitu. Eta, azkenik, hegoaldean, tokiko eremu libreak egongo dira. Eraikinak oinplano karratua izango du. Bi hegal izango ditu, bakoitza hiru alojamendurekin; eta erdigune bat, sarbideekin. Erabilerarik gabeko erdiko gunea, bestalde, inguratzaile orokorraren barruko patio gisa egituratuko da. Eraikuntza-lanek 20 hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera.
Non lor dezaket babes publikoko etxebizitzei eta hirigintza-araubideei buruzko informazioa?
Nork idatzia: Super UserGomendatzen dizugu ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren webgunera jotzea. Bertan araudi oso eta eguneretua dago eta gai esaguratsuenei buruzko azalapenak ere bai.
Arazo bat daukat nire jabeen erkidegoan. Nork lagun nazake?
Nork idatzia: Super UserGomendatzen dizugu BIZILAGUNen webgunera sartzea; bertan, aplikatzea dagokion araudia eta gai esanguratsuenei buruzko azalpenak aurkituko dituzu.
Jakin nahi dut Basauri udalerrian etxebizitza babestuen zein sustapen aurreikusita dauden datozen urteetarako.
Nork idatzia: Super UserWebgune honetan, Basauri Aldatzen atalean aurkituko dituzu sustapenen ezaugarri nagusiei, hasteko eta amaitzeko aurrreikuspenei eta esleipenei buruzko xehetasunak.
Jakin nahi dut ea bizi naizen jabeen erkidegoan Erikinen Ikuskapen Teknikoa egitera behartuta gauden eta noiz egin beharko genukeen, eraikina oso zaharra baita
Nork idatzia: Super UserEgiaztatu dezakezu webgune honetako Birgaitzea atalean, edo, bestela, zuzenean sar zaietezke, hemen sakatuta.
BIDEBI BASAURI hirigintza- eta etxebizitza-gaietarako Basauriko Udalaren sozietate publikoa da.
2020ko urriaren 1ean, martxan hasi ginenetik 10 urte beteko dira.
Erantsita doakizue sozietatearen ibilbidea eta lorpenak laburbiltzen dituen dokumentu txiki bat.
Puede comprobarlo en el apartado de rehabilitación rehabilitación de esta misma web o acceder directamente pulsando aquí.
Gehiago...
En esta misma web, en el apartado Transformando Basauri, podrá encontrar las características principales y los años previstos para el inicio y finalización de las promociones, así como para su adjudicación.
Se recomienda acceder a la web de BIZILAGUN, donde podrá encontrar la normativa aplicable como la explicación de aquellos aspectos más relevantes.
Se recomienda acceder a la web del Servicio Vasco de Vivienda, ETXEBIDE, donde podrá encontrar tanto la normativa completa y actualizada como la explicación de aquellos aspectos más relevante.