Buruzko argibideak
laguntzei
Izapidetzeko prozedura
Basauriko Udalaren ustez ezinbestekoa da udalerriko ondare eraikiaren birgaitze eta eguneratzea dinamizatzea, beharrezko obrak egiteko sustapen-politika etengabe baten bitartez.
Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak Eusko Jaurlaritzaren eta hirigintzako udal sozietateen arteko elkarlana jasotzen du. Horren barruan daude birgaitzeak egiteko dirulaguntzak eta, zehazkiago, birgaitzeko laguntzen eskaerak jasotzea, eskaera horiek egiaztatzea eta erakunde eskudunari igortzea, bai eta birgaitze-jarduera pribatuak kontrolatzea, sustatzea, kudeatzea, horiei buruzko aholkua ematea, informatzea eta horiek koordinatzea.
Birgaitzea eraikin bakoitzaren azterketa globalean oinarritu behar da, eta azterketa horretan zehaztu behar da kasu bakoitzean jarduera premiazkoenak zeintzuk diren, eta horien arteko lehentasuna ezarri. Hori guztia egiteko, egoki ikusten da eraikinaren ikuskapen teknikoaren tresna hedatu eta sustatzea, bereziki antzinatasun handiagoa duten eraikinetan. Hala jasota dago Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 200. artikuluan..
Izapidetzeko prozedura:
-
Igogailua jartzea
Eraikinak bete beharreko baldintzak
- 10 urte baino gehoago izatea
- Berariazko antolamendutik at ez egotea (salbu eta mugikortasun murritza edo >70 urte dituzten auzokideak badaude))
- Gutxienez BS+ III (salbu eta mugikortasun murritza edo >70 urte ditusten auzokiak badaude)
Beharrezkoa den dokumentazioa
- Jabeen erkidegoaren akta, honak erabaki hauek jasotzen dituena:
- Igogailua jartzea
- Lehendakariari kobratzeko ahalordea ematea
- Obretarako lizentzia eskatzeaa
- Teknikari eskudunak egindako txostena
- Partidaka xehatutako aurrekontua
- Segurtasunari buruzko Oinarrizko Txostena
- Minusbaliotasuna egiaztatzen duen dokumentazioa
- Erroldatze-ziurtagiria
- > 70 urte dutenen NANak
- Erroldatze-ziurtagiria
Emateko lehentasuna dutenak
- Mugirtasuna murritza edo > 70 urteko auzokiak dituzten erkidegoak
Zenbatekoa
- Betearazpen Materialaren Aurrekontuaren % 20 (BEZa eta lanbideari dagozkion ordainsariak kanpo)
- Muga: 10.818,22 €
- Aurrekontua egotearen menpe
Dirulaguntza eman eta gero
- % 50 kontura ordainduko da
- 15 egun geroago, enpresa instalatzailearekin egindako kontratua entregatuko da
- Obraren amaierako egiaztagiria, gaionontzeko % 50 ordaintzeko
- Hilabete pasata, enpresa instalatzaileari egindako prdainketen fakturak
-
Etxebizitza birgaitzea
-
Lokalak etxebizitza bihurtzea
-
Eraikipen Ikuskapen Teknikoak
Eraikinen Ikuskapen Teknikoak
EIT txostenean jasotako obrak egiteko
Beharrezko dokumentazioa:
- Ditulaguntzaren eta obra-lizentziaren eskabidea
- Eraikinaren EIT txostena
- Jabeen erkidegoaren erabakia
- Dirulaguntzaren zenbatekoa:
- 1.000,00 euroko dirulaguntza, 10.000,00 - 40.000,00 euro arteko obretarako
- 1.500,00 euroko dirulaguntza, 4.000,00 eurotik gorako obretarako
-
Sarri egiten diren galderak
Zer da Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT)?
Agiri bat da. Beharrezkoa da honako hauetako:
- Kontserbazio-egoera zein den jakiteko
- Obrak egin behar diren ala ez jakiteko
- Laguntza publikoak lortzeko
Zer eraikinek behar dute EITa?
50 urte baino gehiago dutenak
Eta egiten ez ba dut?
- Udalak betearazte subsidiarioa egikaratu ahalko du zure kontura
- Ezingo duzu laguntza publikorik lortu
Nork egin behar du?
Jabeek
Zein aditu egin dezake?
Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legeak gaitutako adituek eta enpresek
Zenbat balio du?
1.000,00 € inguru
Non aurkeztu behar da?
Udalean. Eta Eusko Erregistroan inskribatuko da
Zer ondorio dakartza?
- Obrak jakin batzuk egiteko betebeharra ezar dezake
- Beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren laguntzak lortu ahal izateko
-
Baliabideak
Next Generation
-
Iruzurraren aurkako neurriak
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, 22. artikuluan xedatzen du estatu kideen betebeharra dela Europar Batasunaren finantza-interesak babestea, eta iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, antzemateko eta zuzentzeko neurri egokiak hartzea.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean planteatutako ekimenak gauzatzeko, administrazio publikoek kudeaketa-prozedurak eta kontrol-eredua egokitu behar dituzte. Bizkortzeko neurri batzuk abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarri ziren, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituena.
Gainera, Europako Batzordearen zerbitzuei ordaintzeko eskaerak modu eraginkorrean izapidetzea errazten duen kudeaketa-sistema bat garatzean, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua onartu da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duena. 6. artikuluan, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko (MRR) funtsak kudeatzen dituen erakunde bakoitzarentzat iruzurraren aurkako neurrien plan bat idaztea eskatzen du, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, antzeman eta zuzentzen direla ziurtatzeko.
Basauriko Udalbatzak Iruzurraren aurkako Neurrien Plana onartu zuen 2023ko apirilaren 28an.
Iruzurraren aurkako plana -
Salaketa arteka