Informazio-bilera gehiago aste honetan eta hurrengoan Federico Mayo auzoko bizilagunekin, Agree proiektuaren esparruan eraikinak birgaitzeko

Bidebi Basaurik bilera gehiago deitu ditu aste honetarako Federico Mayo auzoko jabeen komunitateekin eta bizilagunekin, Agree proiektu europarrak auzo horretan eraikinak birgaitzeko eskaintzen dituen laguntzen aukerari buruz informazioa helarazteko. Lehenengo hitzordua, gaur, azaroak 23 asteartea, arratsalderako deitua, presentziala da, besteak bezala, eta Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da. Bilera horrez gain, azaroa amaitu baino lehen beste bi zita daude programatuta. Zehazki, asteazkenean, hilak 24, eta astelehenean, hilak 29. Egun bakoitzean, auzoko hainbat eremuren egoera zehatza aztertuko da. Bilera horietan guztietan, eremu bakoitzeko eraikinen birgaitzeari buruzko azterlana prestatu duen taldea izango da.

 Gogoratu behar da Bidebi Basaurik aldez aurretik bilerak egin dituela gai horri buruz inplikatutako alde batzuekin. Hala, urriaren 20an bildu zen finken administratzaileekin eta auzo-elkarte batekin. Topaketa horren ondoren, beste bat egin zen, azaroaren 9an, eta Federico Mayo auzoko etxebizitzen jabe diren hogei bat bizilagun bertaratu ziren. Batzarra emankorra izan zen, eta, horren ondorioz, banakako beste bilera batzuk egin dira hiru jabe-komunitaterekin, birgaitze-lanak egiteko interesa baitute. Gai honi buruz, Bidebi Basaurik bere bulegoetan bizilagunen kontsultei ere erantzuten die (Agirre Lehendakaria 61. Telefonoa: 946 073 021 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), aldez aurretik hitzordua eskatuta.

 Bidebi Basauri Agree Proiektuaren partaideetako bat da. Proiektuak oso baldintza onuragarrietan finantzatzen du eraikinak birgaitzea, eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna sustatzeko. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak aparteko laguntzak bideratu ditu jabeen erkidegoentzat, neurri batean Next Generation funts europarrek finantzatuta. Bidebi guzti hori kudeatzen ari da Basaurin

 ENLACE:

Agree Proiektuaren https://agree-basquecountry.eu/eu/

 

Idatzi iruzkina

Make sure you enter all the required information, indicated by an asterisk (*). HTML code is not allowed.