Sarratuko Ituntze Batzordeak, likidazioan, jarduketa honetan hirigintza- eta eraikuntza-betebehar guztiak bete ondoren, bere jardueren laburpen-argitalpen bat argitaratu du, "Basauri eraldatuz: Sarratu" izenekoa.
Esteka honetan bertsio digitalera sar zaitezke. https://bidebi.basauri.eus/images/pdf/Basauri_en_transformaci%C3%B3n_SARRATU_EU.pdf
- Agreek, birgaitze energetikoaren ikuspegi berritzailea proposatu du bere “Final Conference” biltzarrean
- AGREE proiektuak lau urtez egin du lan EAEko birgaitze energetikoaren alde, eta inbertsio eta CO2ren murrizketa helburuak bete ditu
- Partzuergoak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila buru duela, hiru pilotu berritzaile jarri ditu martxan, Basaurin, Donostian eta Gasteizen.
2019. urtetik mundu osoan eragina izan duten oztopo handietara egokitu behar izan duen arren, HORIZON Agree osatzen duten erakundeen partzuergoak helburuak bete ditu eta amaiera eman dio proiektuari. Giza taldeen erresilientziari esker, arrakastaz amaitu da proiektua, eta oraindik ere balioa gehitzen jarraituko du, biltzarrean zehaztu ziren ikaskuntzak aplikatuz.
Final Conference hori proiektuaren koordinatzaile Carlos López Losadak hasi zuen. Ondoren, Mario Yoldi jaunak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzako Plangintza eta Prozesu Operatiboen zuzendariak, esku hartu zuen, eta proiektu horretan erabilitako metodologien garrantzia nabarmendu zuen eta horiek erabakiak hartzeko eta politikak lehenesteko duten balioa ere.
Yoldi hirigintza-sozietateekin (SUR) lankidetzan aritzearen alde agertu zen, eta, haiei esker, kudeaketa oso eraginkorra izan dela esan zuen. Halaber, adierazi zuen datuen eta adimen artifizialaren erabilera arduratsua gero eta joera handiagoa dela, eta sailean horretarako baliabide asko erabiltzen ari direla.
Ondoren, Tecnalia enpresaren ikerketa eta garapen teknologikoko zentroko Hiri, Lurralde eta Ingurumen zuzendari Patricia Molina Costak proiektuaren funtsezko puntuak laburbildu zituen, eta birgaikuntzan diagnostiko on bat egiteak eta finantzarako laguntza izateak duten garrantzia azpimarratu zuen. Molinak, birgaitzeko eraikinak aukeratzeko, hobetzeko eremuak lehenesteko eta atari-mailako azterketa zehatza egiteko metodologia deskribatu zuen; eskaria gehitzeko sistema sendoa da, eta horrek proiektua kopiatzea errazten du.
Molinak hirigintza-sozietateek (SUR) proiektuaren lehen lerroan egindako lana goretsi zuen, eta helburuen gainetik lortutako eraginak berrikusi zituen, hala nola birgaitze jasangarrirako inbertsioak, energia eta emisioen aurrezpena, eta eraikin askoren kalifikazio energetikoa bi edo hiru letra hobetzea.
Bestalde, Ihobe sozietate publikoko Ekonomia Zirkularra Saileko proiektuen arduradun Aitor Sáez de Cortazarrek adierazi zuen beharrezkoa dela ezarritako sisteman Europatik datozen funtsezko tresnak sartzea, hala nola ingurumen-taxonomia edo eraikuntza-produktuen datorren araudiko eta egingo den Energia-eraginkortasunari buruzko zuzentarauko materialen zirkularitate-arloko bilakaerak.
Saéz de Cortazarrek eragina biderkatzeko eta erreplikazioa errazteko erabilitako tresnak laburbildu zituen, bai eta horien etekinak ere, eta amaitzeko, etorkizuneko garapenak hobetzeko zenbait ohar eman zuen. Esaterako, birgaitze-proiektuetan ingurumen-jasangarritasuna baliozkotzea, edo estrategia berriak sartzea, hala nola serbitizazioa, finantza-zailtasunak gainditzeko.
Galderen ondoren, OPENGELAko Andoni Hidalgok bestearen “anaia” den proiektua aurkeztu zuen. Proiektuak hiri-berroneratzea du helburu eta Bilboko Otxarkoaga eta Eibarko Txonta auzoetan herritarrei lagunduko dien “one stop shop” edo leihatila bakarreko bulegoen alde egiten du.
Amaitzeko, Hirigintza-sozietateek, Carlos López Losadaren hitzetan proiektuaren eskuek, egikaritzean izandako esperientzia azaldu zuten.
Horretarako, Ensanche 21eko Miren Cortazarrek, Bidebiko Pedro Rodriguez Toyosek eta Donostiako Etxegintzako Maider Romayk auzotarrengana joatea dakarren aldea nabarmendu zuten, baita egin beharreko inbertsioak ezinbestean duen garrantzia ere.
Proiektua berrikustean, zailtasunak ere gogoratu ziren, bereziki pandemia eta Ukrainako gerra, erresilientzia edukitzera eta berritzaile izatera behartu baitituzte proiektuan parte hartu duten erakunde guztiak.
Proiektua eta emaitzak
HORIZON Agreek, lau urte hauetan zehar, etxebizitza-eraikinetan energia birgaitzeko inbertsioak bultzatzeko asmoa izan du, eta horretarako, mekanismo berritzaileak garatu eta zabaldu ditu eskaera aktibatzeko eta gehitzeko, gobernantza hobetzeko eta finantzaketa-soluzio pertsonalizatuak garatzeko.
Proiektu honetako partzuergoak lankidetza estuan lan egin du, 1940 eta 1980 bitartean eraikitako etxebizitza-eraikinak modernizatzeko berrikuntzak eginez. Hiru proiektu pilotuetan, bere helburua energia-eraginkortasuna, inguratzaile termikoa eta igogailua instalatuz irisgarritasuna hobetzea izan da.
Proiektuaren eraginek nabarmen gainditu dituzte ezarritako helburuak, eta 10,8 milioi euroko inbertsioak egin dira aurreikusitako 8,5en aldean; 602 etxebizitzatan egin dute lan 510en ordez; eta 48.000 m²tan, hasieran aurreikusitako 14.500en aurka.
Energiari eta emisioei dagokienez, energia primarioaren aurrezkia 5,92 Gw/urtekoa da, aurreikusitako 2,62ren aldean, eta emisioak 1.233 TCO²/urte murriztu dira, eskatutako 249en aldean. Atxikitako eraikinen %35ek 2 letra hobetu du eraikinaren kalifikazio energetikoa eta berogailuaren eskaeran %41ek bi letra hobetu ditu eta %15ek hiru.
Proiektuak bigarren ibilbide bat du orain, eskaria gehitzeko sortu diren tresnei esker; tresna horiek etorkizunean Euskadiko eta Europa osoko udalerrietan aplikatuko dira, birgaitzearen olatura egunero gero eta herri gehiago igotzen baitira.
BIDEBI BASAURI Basauriko Udalaren hirigintza eta etxebizitzen sozietate publikoa da, aipatutako udalerrian bulegoa duena. Gaur egun, eraikinak birgaitzeko NEXT GENERATION Europako funtsen programekin lotuta, jarraian azaltzen den lanpostua bete behar du:
ADMINISTRAZIO-LAGUNTZAILEA
Laguntza administratiboko zeregin orokorrak egitea: bezeroarentzako arreta; dokumentazioa sortzea, kontrolatzea eta artxibatzea; Abian dauden proiektuetarako informazio-laguntza, erkidegoei arreta, beste Administrazio Publiko batzuekiko izapide administratiboak, etab.
BALDINTZAK:
- Taldeari dagokion titulazioa.
- B1 profil linguistikoa.
- Informatika ezagutza erabiltzaile mailan (Windows / Office).
- Bezeroarentzako zerbitzuan esperientzia.
- Aurretiazko esperientzia toki administrazioan eta udal sozietate publikoetan edo lurzoruaren kudeaketan eta etxebizitza publikoen sustapenean edo birgaikuntzan diharduten entitate edo erakundeetan.
ESKAINTZA:
- Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako Europako funtsekin finantzatutako programei lotutako lanaldi partzialeko eta iraupen finkoko lan-kontratua.
- Azaroan sartzea.
- Lanpostuaren mailaren araberako ordainsariak.
Aurkeztutako hautagaien artean, zerrenda labur bat aukeratuko da elkarrizketa pertsonal bat egiteko, eta bertan eskakizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, baloratu ahal izateko:
- Hirigintza eta etxebizitza edo birgaikuntzan esperientzia eta ezagutza.
- Esperientzia eta ezagutza udal sozietate publikoetan. edo lurzoruaren kudeaketa eta etxebizitza publikoen sustapenera bideratutako entitate edo erakundeetan.
- Basauriko udalerriaren ezagutza. Eta bere hirigintza oinarrizko mailan.
Hautatutako hautagaiei azaroan zehar erantzungo zaie.
Interesa dutenek curriculuma bidali helbide elektroniko honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Lanak aurkezteko epea urriaren 28an amaituko da, 12:00etan.
Ikastaroa AVS Euskadik antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzaren eta AVS Espainiaren finantza-laguntzarekin, eta 2022ko uztailaren 5ean eta 6an egingo da, EHUren Bizkaia Aretoa eraikinean, Bilbon. Profesionalei, unibertsitateko ikasleei eta, oro har, publikoari zuzenduta, formatu hibridoan (presentziala eta telematikoa) garatuko da. Ikastaroak euskal eraikuntza-parkearen egoera, patologiak, gabeziak eta esku hartzeko beharrak ezagutzeko balioko du, baita Next Generation funts europarrak jasotzeak dakarren aukera ezagutzeko ere.
Ikastaro honen antolaketarekin, AVS Euskadik EAEko eraikinen eta etxebizitzen benetako egoeraren ezagutza areagotu nahi du, bizitegi-birgaitzearen arloan indarrean dagoen arau-sistema aztertu eta jarduteko metodologia desberdinak azaldu. Birgaitzeko hirigintza-sozietateen lana eta Next Generation funts europarren bizitegi-birgaikuntzari lotutako laguntza-ildoek dakartzaten aukerak ere azaldu nahi ditu,.
“EAEko eraikinak eta etxebizitzak birgaitzearen aldeko apustua”izenburupeko gaiari ikuspegi integral batekin ekingo zaio ikastaroan, sektore publikoaren ikuspegitik eta gizartearen eta arlo horretan esku hartzen duten eragile pribatuen ikuspegitik landuko baita. Horrela, lehen egunean, uztailaren 5ean, asteartean, sektore publikoaren ikuspegia landuko da. Pedro Rodriguez (Bidebi) eta Pedro Jauregik (Eusko Jaurlaritza) aurkezpena eta irekiera egin ondoren, egun horretan azalduko diren lau txostenetako lehenak higiezinen parkearen egoera aztertuko du, Patricia Molina (Tecnalia), Alberto Ortiz de Elgea (Visesa) eta Aitor Pradovasok (Alokabide) landuta. Luis Carlos Delgadok (Sestao Berri) eta Maider Romayk (Donostiako Etxegintza) EAEko birgaitze-sistemaren hirigintza-ikuspegia eskainiko dute. Marta Ibarbiak (Surbisa) hirigintza eta birgaitze sozietateei buruz hitz egingo du, eta laugarren hitzaldian, Mario Yoldik (Eusko Jaurlaritza) Next Generation funtsak eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzak azalduko ditu. Jardunaldiari amaiera emateko, laburpen-ariketa bat egingo du Isabel Pinedak (21 Zabalgunea), bertaratutakoek baliozkotuko dutena.
Bigarren egunean, uztailaren 7an, asteazkenean, gizartearen eta esku hartzen duten eragile pribatuen ikuspegitik aztertuko da gaia, eta beste lau hitzaldi izango ditu honek ere. Jabeen erkidegoekin hasiko da, Gontzal Aizpuruak (Bizilagun), Jose Manuel Gonzalezek (Higiezinen Jabetza Agenteen Elkargoa) eta Pablo Abascalek (Finken Administratzaileen Elkargoa) hitz eginda. Ondoren, Asier Benavidesek eta Ane Martinez Butronek (Bizkaiko Arkitektoen Elakargoa) profesionalen ikuspuntua aztertuko dute, eta, ondoren, enpresen jarreraz hitz egingo dute Iñaki Urrestik (Ascobi) eta Patricia Astorganok (Eraikune). Azken hitzaldia, "Irabaziko al dugu apustua?" izenekoa, Cecilia Forondak (Ecodes), Esther Zarrabeitiak (Debegesa) eta Enrique Buesok (AVS Espainia) emango dute. Isabel Pinedak (21 Zabalgunea) berriro egingo du jardunaldiaren sintesi-ariketa, eta, ondoren, bertaratutakoek baliozkotu egingo dute, guzti hori ikastaroa itxi aurretik, Pedro Rodriguezen eskutik (Bidebi).
Informazio gehiago eta izen-ematea: https://www.uik.eus/eu/jarduera/euskal-herriko-eraikinen-etxebizitzak-birgaitzearen-aldeko-apustua
- Birgaitzeko hirigintza-sozietateek laster hartuko dituzte beren gain eginkizun berriak, eta “leihatila bakarra” bihurtuko dira, eraikinen eta etxebizitzen birgaikuntzari lotutako Next Generation susperraldi ekonomikorako funts europarren laguntzak izapidetzeko.
- Egoera hori aztertzeko, AVS Euskadi etxebizitzaren eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen elkarteak topaketa bat antolatu du birgaitzeko hirigintza-sozietateen artean. Hitzordua bihar, maiatzak 6, ostirala, eguerdiko 12:00etan izango da, energia eraginkortasunari eta ingurumen berrikuntzari buruzko Berdeago azokan, Durangon.
Ondare eraikiaren birgaitzearen, berroneratzearen eta hiri-berrikuntzaren bermatzaile diren birgaitzeko hirigintza-sozietateak une erabakigarri baten aurrean daude; izan ere, laster zeregin berriak batuko dituzte eta “leihatila bakarra” bihurtuko dira eraikinen eta etxebizitzen birgaikuntzari lotutako laguntzak izapidetzeko. Horrela, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hirigintza-sozietateen esperientzia eta ezagutza baliatu nahi ditu Next Generation susperraldi ekonomikorako funts europarrak eraginkortasunez erabiltzeko. Funts horien jarduera ardatzen artean eraikitako parkea birgaitzeko eta hobetzeko ekimenak bultzatzea dago, energiaren eta jasangarritasunaren esparruan eragin nabarmena izanik.
Hori dela eta, etxebizitzaren eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen AVS Euskadi elkarteak, birgaitzeko hirigintza-sozietateen arteko topaketa antolatu du biharko, maiatzak 6, ostirala. Hitzordua Durangon izango da, energiaren eraginkortasunari eta ingurumen berrikuntzari buruzko Berdeago azokaren esparruan. Azoka, energia eraginkortasunarekin, ingurumen berrikuntzarekin, birgaitze jasangarriarekin, ekonomia zirkularrarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako gaietan oinarrituta dago.
Bihar eguerdian egingo den topaketak, “work-kafearen” formatua izango du “Birgaitzerako leihatila bakarrak: birgaitzeko-hirigintza sozietateen zeregina” izenburupean. Berrogei lagunentzako lekua izango du guneak, zortzi mahaitan banatuta.
Euskadin 18 birgaitzeko hirigintza-sozietate daude: Zabalgune 21 (Gasteiz), Donostiako Etxegintza (Donostia), Debegesa (Deba), Erretengibel (Tolosa), Oarsoaldea (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia), Suradesa (Debagoieneko Mankomunitatea), Irunvi (Irun), Azkoitia Lantzen (Azkoitia), Zarautz LurZarautz (Zarautz), Surbisa (Bilbo), Sestao Berri (Sestao), Bidebi (Basauri), Beruala (Bermeo), Durango Eraikitzen (Durango), Surposa (Portugalete), Plenbisa (Plentzia), Berriz SA (Berriz) y Urduñederra (Urduña).
AVS Euskadiri buruz: Euskadiko Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkartea 2006ko otsailean eratu zen, herritarrei etxebizitza duina, egokia eta jasangarria eskuratzeko aukera emateko eta bereizketarik gabeko hiri harmonikoa eraikitzen laguntzeko.
Honako hauek dira etxebizitza eta lurzoruaren sustatzaileen euskal elkarteko kideak: Visesa, Alokabide, Ensanche 21, Surbisa, Donostiako Etxegintza, Irunvi, Sestao Berri, Bidebi, Udal Etxebizitzak eta Promosa dira
- Basauriko udal-sozietateak “leihatila bakar” gisa jardungo du herriko jabekideen erkidegoei eta herritarrei laguntza-eskaerekin lotutako informazioa eta aholkuak emateko eta eskaerak bideratzeko
BIDEBIko udal-sozietateak bere gain hartuko du Europako Next Generation funtsekin finantzatutako etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programa berriaren kudeaketa, eta “leihatila bakar” gisa jardungo du, hau da, jabekideen erkidegoei, enpresei, partikularrei eta, oro har, birgaitze-agenteei laguntzak kudeatzen eta zerbitzuak ematen laguntzeaz gain, informazioko eta koordinazioko lanak ere egingo ditu.
Horrela, bada, BIDEBIren Administrazio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin hitzarmena sinatzeko baimena eman du, Basauriko hirigintza-sozietateak Birgaitze Bulegoaren eginkizunak bere gain har ditzan. Baimen horri esker, susperraldi ekonomikorako Europako Next Generation funtsei ahalik eta etekin handiena atera ahal izango zaie, eraikin eta etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzera bideratuta. Hartara, Bidebik Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planeko (853/2021 Errege Dekretua, urriaren 5ekoa) etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programetan sartzeko aukera izango du.
BIDEBI udal-sozietateak laster sinatuko du hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin, eta hitzarmen horretako testuan suspertzeko funtsen jatorria eta funtzionaltasuna zein diren gogorazten da, funts horien helburua munduko ekonomiak berreraikitzeko prozesuan laguntzea baita, covid-19aren pandemiaren ondoren; era berean, helburu hori lortzeko aurreikusitako jarduketa-ardatzak ere zehazten dira: besteak beste, eraikin-parkea birgaitzeko eta hobetzeko jarduketak indartzea, bai hiriguneetan, bai landaguneetan, betiere energiaren eta jasangarritasunaren arloan asmo handienak ziurtatuta. Horretarako, besteak beste, eraikinak birgaitzeko eta etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketetara zuzendutako hainbat laguntza-programa ezarri dira.
Birgaitzeko Bulegoaren eginkizunak bere gain hartuta, BIDEBIk “Basaurirako leihatila bakarra” izateko aukera izango du, eta eraikin eta etxebizitzak birgaitzeko programen balizko onuradunek aurkezten dituzten laguntza-eskaerak bideratu ahal izango ditu. Eskumen berri horri esker, Bidebi herritarrengandik gertuago egongo da, eta informazio gertukoa eta eraginkorra eman ahal izango die laguntza-programei buruz, bakoitzaren premiaren arabera.
Herritarrei informazioa eta aholkuak emateko zeregin horrekin batera, BIDEBIk eraikinak birgaitzeko jarduketetarako, etxebizitzetako energia-eraginkortasuna hobetzeko eta birgaitzeko proiektua idazteko laguntza-programak bideratuko ditu, baita etxebizitza eta eraikinak birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren arloan laguntza jaso dezaketen gainerako jarduketak ere. Azken batean, “Basaurirako leihatila bakarra” sortuko da, eta jabekideen erkidegoei, enpresei, partikularrei eta, oro har, birgaitze-agenteei laguntzak kudeatzen eta zerbitzuak ematen laguntzeaz gain, informazioko eta koordinazioko lanak ere egingo ditu.
Zeregin horietarako, BIDEBIk aurrez aurreko arreta emango du bere egoitzan, aurrez hitzordua hartuta, eta telefonoz eta telematikoki ere jardungo du.
- Idatzita daude 1.645 m2-ko lursaila besterentzeko lehiaketa publikoa deitzeko pleguak.
- Hirigintza-antolamenduari esker, 274 etxebizitza eraiki daitezke bizitegi-eremu horretan. Orain arte babes ofizialeko 122 etxebizitza egin dira, eta egun 36 zuzkidura-bizitoki eraikitzen ari dira.
Basauriko Udalak aurrera jarraitzen du udalerriko etxebizitza babestu zein libreen parkea handitzeko helburuarekin. Gaur bertan, BIDEBIren Kontseiluan, gobernu-taldeak aurkeztu ditu SR1 bizitegi-sektoreko G lursaila (San Migel Mendebaldea) besterentzeko baldintza-agiriak, eta prozesua lehiaketa publiko bidez esleituko da. Lur-eremu horretan 24 etxebizitza libre eraikiko dira.
Lursail horren % 29,34 Udalaren jabetzakoa da, eta % 70,66a jabe pribatuena. 1.645 m2-ko azalera du, eta 24 etxebizitza libre eraiki beharko dira, beheko solairu, aparkaleku eta sotoetako eranskinekin. Lurzatiaren esleipendunak bere gain hartu beharko du barruko urbanizazioa egitea eta horren kostua.
Lurzatiaren lizitazioaren prezioa 2,4 milioi € da, eta kopuru hori hobetu egin dezakete lizitatzaileek.
Ekimen horrekin beste bultzada bat eman nahi die Basauriko Udalak udalerriko etxebizitza-sustapenei, eta, esan bezala, BIDEBI sozietate publikoak kudeatuko du prozesua. Mendebaldeko San Migeleko eremu horretan, hirigintza-antolamenduak 274 etxebizitza eraikitzeko aukera ematen du. Orain arte babes ofizialeko 122 etxebizitza egin dira, eta egun 36 zuzkidura-bizitoki eraikitzen ari dira.
- SR-1 San Migel Mendebaldea lurzatian Eusko Jaurlaritza jada eraikitzen ari den 36 zuzkidura-bizitokien ondoan eraikiko dira
- Basauriarrek lehentasuna izango dute etxebizitzak adjudikatzeko garaian
Basauriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak hitzarmena sinatuko dute datozen asteotan San Migelen 17 zuzkidura-bizitoki eraiki ahal izateko. Hitzarmen horren arabera, Basaurik lehentasuna izango du bizitoki horien guztien sustapenean eta, beraz, basauriarrak izango dira lehentasunezko hartzaile. Horrelako etxebizitzak gazteak aldi baterako alokairuan bizitzeko pentsatuta daude, nagusiki, emantzipatu ahal izan daitezen.
Eusko Jaurlaritza beste 36 zuzkidura-bizitoki eraikitzen ari da jada SR-1 San Migel Mendebaldea lurzatian, eta horien ondoan eraikiko dituzte alokairuko etxebizitza hauek. Jaurlaritzaren sustapenari dagokionez, Basauriko Udalak 4 etxebizitza eskuratuko ditu udalaren behar sozialetarako (bazterkeria-arriskuan daudenak, genero-indarkeriaren biktimak eta abar), eta/edo Udalaren hirigintza-jarduketen eraginpeko pertsonentzat.
Bi administrazio publikoek modu koordinatuan jardungo dutela jasotzen da hitzarmenean; hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari dagozkio etxebizitza-sustapen horren diseinu-proposamena, eraikuntza-lanak eta kudeaketa egitea. Proposamen horri ikus-onetsia eman ostean, Basauriko Udalak, bere aldetik, lurzatia lagatzeko konpromisoa hartzen du.
“Basauriko Udalak lehentasun nagusitzat jo du basauriarrek herrian bertan etxebizitza babestu gehiago eskuratzeko aukera izatea. Gainera, herritarren beharretara egokitu behar izan dugu, alokairuko gero eta etxebizitza gehiago eskatzen dituztenez eta, zuzkidura-bizitoki horietaz gain, Azbarrengo etxebizitza babestuen sustapenean gehienak alokairuko etxebizitzak izango dira”, adierazi du Asier Iragorri alkate basauriarrak.
Gehiago...
Bidebi Basaurik bilera gehiago deitu ditu aste honetarako Federico Mayo auzoko jabeen komunitateekin eta bizilagunekin, Agree proiektu europarrak auzo horretan eraikinak birgaitzeko eskaintzen dituen laguntzen aukerari buruz informazioa helarazteko. Lehenengo hitzordua, gaur, azaroak 23 asteartea, arratsalderako deitua, presentziala da, besteak bezala, eta Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da. Bilera horrez gain, azaroa amaitu baino lehen beste bi zita daude programatuta. Zehazki, asteazkenean, hilak 24, eta astelehenean, hilak 29. Egun bakoitzean, auzoko hainbat eremuren egoera zehatza aztertuko da. Bilera horietan guztietan, eremu bakoitzeko eraikinen birgaitzeari buruzko azterlana prestatu duen taldea izango da.
Gogoratu behar da Bidebi Basaurik aldez aurretik bilerak egin dituela gai horri buruz inplikatutako alde batzuekin. Hala, urriaren 20an bildu zen finken administratzaileekin eta auzo-elkarte batekin. Topaketa horren ondoren, beste bat egin zen, azaroaren 9an, eta Federico Mayo auzoko etxebizitzen jabe diren hogei bat bizilagun bertaratu ziren. Batzarra emankorra izan zen, eta, horren ondorioz, banakako beste bilera batzuk egin dira hiru jabe-komunitaterekin, birgaitze-lanak egiteko interesa baitute. Gai honi buruz, Bidebi Basaurik bere bulegoetan bizilagunen kontsultei ere erantzuten die (Agirre Lehendakaria 61. Telefonoa: 946 073 021 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Bidebi Basauri Agree Proiektuaren partaideetako bat da. Proiektuak oso baldintza onuragarrietan finantzatzen du eraikinak birgaitzea, eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna sustatzeko. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak aparteko laguntzak bideratu ditu jabeen erkidegoentzat, neurri batean Next Generation funts europarrek finantzatuta. Bidebi guzti hori kudeatzen ari da Basaurin
ENLACE:
Agree Proiektuaren https://agree-basquecountry.eu/eu/
Bidebi Basaurik bilera gehiago deitu ditu aste honetarako Federico Mayo auzoko jabeen komunitateekin eta bizilagunekin, Agree proiektu europarrak auzo horretan eraikinak birgaitzeko eskaintzen dituen laguntzen aukerari buruz informazioa helarazteko. Lehenengo hitzordua, gaur, azaroak 23 asteartea, arratsalderako deitua, presentziala da, besteak bezala, eta Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da. Bilera horrez gain, azaroa amaitu baino lehen beste bi zita daude programatuta. Zehazki, asteazkenean, hilak 24, eta astelehenean, hilak 29. Egun bakoitzean, auzoko hainbat eremuren egoera zehatza aztertuko da. Bilera horietan guztietan, eremu bakoitzeko eraikinen birgaitzeari buruzko azterlana prestatu duen taldea izango da.
Gogoratu behar da Bidebi Basaurik aldez aurretik bilerak egin dituela gai horri buruz inplikatutako alde batzuekin. Hala, urriaren 20an bildu zen finken administratzaileekin eta auzo-elkarte batekin. Topaketa horren ondoren, beste bat egin zen, azaroaren 9an, eta Federico Mayo auzoko etxebizitzen jabe diren hogei bat bizilagun bertaratu ziren. Batzarra emankorra izan zen, eta, horren ondorioz, banakako beste bilera batzuk egin dira hiru jabe-komunitaterekin, birgaitze-lanak egiteko interesa baitute. Gai honi buruz, Bidebi Basaurik bere bulegoetan bizilagunen kontsultei ere erantzuten die (Agirre Lehendakaria 61. Telefonoa: 946 073 021 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Bidebi Basauri Agree Proiektuaren partaideetako bat da. Proiektuak oso baldintza onuragarrietan finantzatzen du eraikinak birgaitzea, eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna sustatzeko. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak aparteko laguntzak bideratu ditu jabeen erkidegoentzat, neurri batean Next Generation funts europarrek finantzatuta. Bidebi guzti hori kudeatzen ari da Basaurin
ENLACE:
Agree Proiektuaren https://agree-basquecountry.eu/eu/