AVS Euskadik UPV/EHUren Udako Ikastaro bat antolatu du “EAEko eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko apustuari” buruz

Ikastaroa AVS Euskadik antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzaren eta AVS Espainiaren finantza-laguntzarekin, eta 2022ko uztailaren 5ean eta 6an egingo da, EHUren Bizkaia Aretoa eraikinean, Bilbon. Profesionalei, unibertsitateko ikasleei eta, oro har, publikoari zuzenduta, formatu hibridoan (presentziala eta telematikoa) garatuko da. Ikastaroak euskal eraikuntza-parkearen egoera, patologiak, gabeziak eta esku hartzeko beharrak ezagutzeko balioko du, baita Next Generation funts europarrak jasotzeak dakarren aukera ezagutzeko ere.

 Ikastaro honen antolaketarekin, AVS Euskadik EAEko eraikinen eta etxebizitzen benetako egoeraren ezagutza areagotu nahi du, bizitegi-birgaitzearen arloan indarrean dagoen arau-sistema aztertu eta jarduteko metodologia desberdinak azaldu. Birgaitzeko hirigintza-sozietateen lana eta Next Generation funts europarren bizitegi-birgaikuntzari lotutako laguntza-ildoek dakartzaten aukerak ere azaldu nahi ditu,.

 “EAEko eraikinak eta etxebizitzak birgaitzearen aldeko apustua”izenburupeko  gaiari ikuspegi integral batekin ekingo zaio ikastaroan, sektore publikoaren ikuspegitik eta gizartearen eta arlo horretan esku hartzen duten eragile pribatuen ikuspegitik landuko baita. Horrela, lehen egunean, uztailaren 5ean, asteartean, sektore publikoaren ikuspegia landuko da. Pedro Rodriguez (Bidebi) eta Pedro Jauregik (Eusko Jaurlaritza) aurkezpena eta irekiera egin ondoren, egun horretan azalduko diren lau txostenetako lehenak higiezinen parkearen egoera aztertuko du, Patricia Molina (Tecnalia), Alberto Ortiz de Elgea (Visesa) eta Aitor Pradovasok (Alokabide) landuta. Luis Carlos Delgadok (Sestao Berri) eta Maider Romayk (Donostiako Etxegintza) EAEko birgaitze-sistemaren hirigintza-ikuspegia eskainiko dute. Marta Ibarbiak (Surbisa) hirigintza eta birgaitze sozietateei buruz hitz egingo du, eta laugarren hitzaldian, Mario Yoldik (Eusko Jaurlaritza) Next Generation funtsak eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzak azalduko ditu. Jardunaldiari amaiera emateko, laburpen-ariketa bat egingo du Isabel Pinedak (21 Zabalgunea), bertaratutakoek baliozkotuko dutena.

 Bigarren egunean, uztailaren 7an, asteazkenean, gizartearen eta esku hartzen duten eragile pribatuen ikuspegitik aztertuko da gaia, eta beste lau hitzaldi izango ditu honek ere. Jabeen erkidegoekin hasiko da, Gontzal Aizpuruak (Bizilagun), Jose Manuel Gonzalezek (Higiezinen Jabetza Agenteen Elkargoa) eta Pablo Abascalek (Finken Administratzaileen Elkargoa) hitz eginda. Ondoren, Asier Benavidesek eta Ane Martinez Butronek (Bizkaiko Arkitektoen Elakargoa) profesionalen ikuspuntua aztertuko dute, eta, ondoren, enpresen jarreraz hitz egingo dute Iñaki Urrestik (Ascobi) eta Patricia Astorganok (Eraikune). Azken hitzaldia, "Irabaziko al dugu apustua?" izenekoa, Cecilia Forondak (Ecodes), Esther Zarrabeitiak (Debegesa) eta Enrique Buesok (AVS Espainia) emango dute. Isabel Pinedak (21 Zabalgunea) berriro egingo du jardunaldiaren sintesi-ariketa, eta, ondoren, bertaratutakoek baliozkotu egingo dute, guzti hori ikastaroa itxi aurretik, Pedro Rodriguezen eskutik (Bidebi).

Informazio gehiago eta izen-ematea: https://www.uik.eus/eu/jarduera/euskal-herriko-eraikinen-etxebizitzak-birgaitzearen-aldeko-apustua

 

Idatzi iruzkina

Make sure you enter all the required information, indicated by an asterisk (*). HTML code is not allowed.