- Birgaitzeko hirigintza-sozietateek laster hartuko dituzte beren gain eginkizun berriak, eta “leihatila bakarra” bihurtuko dira, eraikinen eta etxebizitzen birgaikuntzari lotutako Next Generation susperraldi ekonomikorako funts europarren laguntzak izapidetzeko.
- Egoera hori aztertzeko, AVS Euskadi etxebizitzaren eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen elkarteak topaketa bat antolatu du birgaitzeko hirigintza-sozietateen artean. Hitzordua bihar, maiatzak 6, ostirala, eguerdiko 12:00etan izango da, energia eraginkortasunari eta ingurumen berrikuntzari buruzko Berdeago azokan, Durangon.
Ondare eraikiaren birgaitzearen, berroneratzearen eta hiri-berrikuntzaren bermatzaile diren birgaitzeko hirigintza-sozietateak une erabakigarri baten aurrean daude; izan ere, laster zeregin berriak batuko dituzte eta “leihatila bakarra” bihurtuko dira eraikinen eta etxebizitzen birgaikuntzari lotutako laguntzak izapidetzeko. Horrela, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hirigintza-sozietateen esperientzia eta ezagutza baliatu nahi ditu Next Generation susperraldi ekonomikorako funts europarrak eraginkortasunez erabiltzeko. Funts horien jarduera ardatzen artean eraikitako parkea birgaitzeko eta hobetzeko ekimenak bultzatzea dago, energiaren eta jasangarritasunaren esparruan eragin nabarmena izanik.
Hori dela eta, etxebizitzaren eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen AVS Euskadi elkarteak, birgaitzeko hirigintza-sozietateen arteko topaketa antolatu du biharko, maiatzak 6, ostirala. Hitzordua Durangon izango da, energiaren eraginkortasunari eta ingurumen berrikuntzari buruzko Berdeago azokaren esparruan. Azoka, energia eraginkortasunarekin, ingurumen berrikuntzarekin, birgaitze jasangarriarekin, ekonomia zirkularrarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako gaietan oinarrituta dago.
Bihar eguerdian egingo den topaketak, “work-kafearen” formatua izango du “Birgaitzerako leihatila bakarrak: birgaitzeko-hirigintza sozietateen zeregina” izenburupean. Berrogei lagunentzako lekua izango du guneak, zortzi mahaitan banatuta.
Euskadin 18 birgaitzeko hirigintza-sozietate daude: Zabalgune 21 (Gasteiz), Donostiako Etxegintza (Donostia), Debegesa (Deba), Erretengibel (Tolosa), Oarsoaldea (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia), Suradesa (Debagoieneko Mankomunitatea), Irunvi (Irun), Azkoitia Lantzen (Azkoitia), Zarautz LurZarautz (Zarautz), Surbisa (Bilbo), Sestao Berri (Sestao), Bidebi (Basauri), Beruala (Bermeo), Durango Eraikitzen (Durango), Surposa (Portugalete), Plenbisa (Plentzia), Berriz SA (Berriz) y Urduñederra (Urduña).
AVS Euskadiri buruz: Euskadiko Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkartea 2006ko otsailean eratu zen, herritarrei etxebizitza duina, egokia eta jasangarria eskuratzeko aukera emateko eta bereizketarik gabeko hiri harmonikoa eraikitzen laguntzeko.
Honako hauek dira etxebizitza eta lurzoruaren sustatzaileen euskal elkarteko kideak: Visesa, Alokabide, Ensanche 21, Surbisa, Donostiako Etxegintza, Irunvi, Sestao Berri, Bidebi, Udal Etxebizitzak eta Promosa dira