Basauriko Udalak, San Migelen lurzoru pribatua eta Udalarena salduta, beste 24 etxebizitza libre eraikitzea sustatu du.

  • Idatzita daude 1.645 m2-ko lursaila besterentzeko lehiaketa publikoa deitzeko pleguak.
  • Hirigintza-antolamenduari esker, 274 etxebizitza eraiki daitezke bizitegi-eremu horretan. Orain arte babes ofizialeko 122 etxebizitza egin dira, eta egun 36 zuzkidura-bizitoki eraikitzen ari dira.

Basauriko Udalak aurrera jarraitzen du udalerriko etxebizitza babestu zein libreen parkea handitzeko helburuarekin. Gaur bertan, BIDEBIren Kontseiluan, gobernu-taldeak aurkeztu ditu SR1 bizitegi-sektoreko G lursaila (San Migel Mendebaldea) besterentzeko baldintza-agiriak, eta prozesua lehiaketa publiko bidez esleituko da. Lur-eremu horretan 24 etxebizitza libre eraikiko dira.

Lursail horren % 29,34 Udalaren jabetzakoa da, eta % 70,66a jabe pribatuena. 1.645 m2-ko azalera du, eta 24 etxebizitza libre eraiki beharko dira, beheko solairu, aparkaleku eta sotoetako eranskinekin. Lurzatiaren esleipendunak bere gain hartu beharko du barruko urbanizazioa egitea eta horren kostua.

Lurzatiaren lizitazioaren prezioa 2,4 milioi € da, eta kopuru hori hobetu egin dezakete lizitatzaileek.

Ekimen horrekin beste bultzada bat eman nahi die Basauriko Udalak udalerriko etxebizitza-sustapenei, eta, esan bezala, BIDEBI sozietate publikoak kudeatuko du prozesua. Mendebaldeko San Migeleko eremu horretan, hirigintza-antolamenduak 274 etxebizitza eraikitzeko aukera ematen du. Orain arte babes ofizialeko 122 etxebizitza egin dira, eta egun 36 zuzkidura-bizitoki eraikitzen ari dira.

Idatzi iruzkina

Make sure you enter all the required information, indicated by an asterisk (*). HTML code is not allowed.