Basauriko Udalak AGREE europar proiektuan parte hartzen du (https://agree-basquecountry.eu/), BIDEBIren bitartez. Proiektu horren xedea da Federico Mayoko eraikinen birgaitze integrala bultzatzea, beren energia-efizientzia handitzeko eta, hala, bertan bizi direnen bizitza-kalitatea hobetzeko.
Zentzu horretan, BIDEBI honako hauek idazteko lizitazioa egiten ari da:
- Basauriko Federico Mayo auzunearen aurretiazko azterlana, bertako urbanizatutako eta eraikitako ondarea ikertuko duena eta eraikuntza-unitate tipoa identifikatuko duena (zeinak auzunean gehien agertzen diren eraikuntza-ezaugarriak bilduko baititu).
- Aurreproiektu tekniko bat, eraikuntza-unitate tipoan egin beharreko esku-hartzeak proposatu eta deskribatuko dituena eta horien aurrekontua emango duena. Proposatutako esku-hartzeak, gainera, eremuan energia-efizientzia handitzea eta irisgarritasun unibertsala bermatzea lortu beharko du. Esandakoaz gain, eska daitezkeen balizko laguntzak identifikatu beharko ditu aurreproiektu teknikoak.
Behin dokumentu hori izanda, 2021eko udaberrian, jabeen erkidegoei helaraziko zaie, egindako proposamen desberdinen nondik norakoen berri izan dezaten eta esku-hartzeen kostua ezagut dezaten, behin betiko proiektu teknikoetan inbertsioak egiten hasi aurretik. Horri guztiari esker, erabakia hartzerakoan ere zalantza gutxiago izango dituzte auzotarrek.
Argibide gehiago behar dituztenek 943413922 doako telefono-zenbakira deitu ahalko dute, abenduaren 18ra arte. Data hori eta gero, BIDEBIra jo ahalko dute.