AVS Euskadik, Espainiako Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Elkartearen Euskal Atalak, urriaren 26an egin zuen Batzar Nagusia. Pandemia zela-eta telematikoki egin zen ekitaldian, Zuzendaritza Batzordea berritu zuten. Tradizioari eutsiz, lehendakariordeak lehendakaritza hartu zuen eta, horrela, aho batez Luis Carlos Delgado (Sestao Berri) izendatu zuten presidente berria, Eider Bilbaoren ordez (Bilboko Udal Etxebizitzak). Elkarteko lehendakariorde, Rafael Farias izendatu zuten, Donostiako Etxebizitzako Enpresa Erakunde Publikoko gerentea, eta idazkari, berriz, Pedro Rodríguez Toyos, Bidebi Basauriko zuzendari gerentea. Halaber, AVSren Euskal Atalaren ordezkaritza berritu zuten Batzorde Iraunkorrean eta Batzorde Ejekutiboan.
Batzarrak aho batez onartu zituen ekitaldiko diru-sarreren eta gastuen likidazioa eta 2020ko aurrekontu-gauzatzea. Presidente berriak kudeaketa-erakundeen aldetik elementu komunen horniduraren kontratazioa optimizatzeko E-lagun proiektuaren berri eman zuen.