BIDEBI BASAURIk udal-sozietateak garatutako jarduera eta zerbitzuetan oinarritutako kudeaketa-sistema bat du ezarrita, ISO9001 (kalitatea) eta UNE19601 (konplimendu penala) arauen eskakizunak kontuan hartuta.

BIDEBI BASAURIk, ondorioz, legeria betetzean, alderdi interesdunen beharrak eta itxaropenak betetzean, etengabeko hobekuntzan eta arrisku penala dakarten jokabideekiko zero tolerantzian oinarritutako Kudeaketa Politika ezarri du.

Hala ere, komenigarritzat jo da herritarrei eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetzeko prozesu horrekin jarraitzea.

Ildo horretan, BIDEBI BASAURIk Zerbitzuen Karta bat garatu du, UNE 93200:2008 Arauan definitzen dena. Dokumentu idatzi horren bidez, erakundeek kudeatzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa ematen diete erabiltzaileei, bai eta zerbitzuak emateko kalitate-konpromisoei eta dagozkien eskubide eta betebeharrei buruzkoa ere.

Hemen eskura dezakezu dokumentazio guztia.

  • Irailaren 15etik aurrera kale berean egongo da, Agirre Lehendakariaren 61. zenbakian, orain arte zegoenetik metro batzuetara.
  • Bidebik, Basauriko Udaleko hirigintza eta etxebizitza elkarteak, arreta-bulegoa beste toki zabalago batera eraman du, basauriarrei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko. Horrela, irailaren 15etik aurrera kale berean egongo da, Agirre Lehendakariaren 61. zenbakian, orain arte zegoenetik metro batzuetara.
  • Bulego berriak bikoiztu egiten du aurrekoaren espazioa, erabiltzaileei arreta erosoagoa emateko eta kudeaketen konfidentzialtasuna hobetzeko. Gainera, instalazioa optimizatu da eraginkortasun energetikoaren ikuspegitik, argiztapena eta klimatizazioa hobetuz.
  • Arreta ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara izango da, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
  • 2025 honetan, Bidebik 15 urte beteko ditu lanean, eta, besteak beste, honako eginkizun hauek bete ditu: babestutako etxebizitzak sustatzeko jarduera-esparruak garatzea, ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua eta gure udalerrian etxebizitza pribatua alokatzeko ASAP bitartekotza-programa kudeatzea, eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzei buruzko txostenak eta izapideak egitea. Urtero, batez beste, 2.000 arreta ematen dizkie herritarrei.
  • Hemen duzu bere jardueraren laburpena

BIDEBI BASAURIk eremu honetako hirigintza-kudeaketari buruzko laburpen-dokumentu bat egin du.


Esteka honetan sar zaitezke dokumentura

Sarratuko Ituntze Batzordeak, likidazioan, jarduketa honetan hirigintza- eta eraikuntza-betebehar guztiak bete ondoren, bere jardueren laburpen-argitalpen bat argitaratu du, "Basauri eraldatuz: Sarratu" izenekoa.

Esteka honetan bertsio digitalera sar zaitezke. https://bidebi.basauri.eus/images/pdf/Basauri_en_transformaci%C3%B3n_SARRATU_EU.pdf

  • Agreek, birgaitze energetikoaren ikuspegi berritzailea proposatu du bere “Final Conference” biltzarrean
  • AGREE proiektuak lau urtez egin du lan EAEko birgaitze energetikoaren alde, eta inbertsio eta CO2ren murrizketa helburuak bete ditu
  • Partzuergoak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila buru duela, hiru pilotu berritzaile jarri ditu martxan, Basaurin, Donostian eta Gasteizen.

 2019. urtetik mundu osoan eragina izan duten oztopo handietara egokitu behar izan duen arren, HORIZON Agree osatzen duten erakundeen partzuergoak helburuak bete ditu eta amaiera eman dio proiektuari. Giza taldeen erresilientziari esker, arrakastaz amaitu da proiektua, eta oraindik ere balioa gehitzen jarraituko du, biltzarrean zehaztu ziren ikaskuntzak aplikatuz. 

Final Conference hori proiektuaren koordinatzaile Carlos López Losadak hasi zuen. Ondoren, Mario Yoldi jaunak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzako Plangintza eta Prozesu Operatiboen zuzendariak, esku hartu zuen, eta proiektu horretan erabilitako metodologien garrantzia nabarmendu zuen eta horiek erabakiak hartzeko eta politikak lehenesteko duten balioa ere. 

Yoldi hirigintza-sozietateekin (SUR) lankidetzan aritzearen alde agertu zen, eta, haiei esker, kudeaketa oso eraginkorra izan dela esan zuen. Halaber, adierazi zuen datuen eta adimen artifizialaren erabilera arduratsua gero eta joera handiagoa dela, eta sailean horretarako baliabide asko erabiltzen ari direla.

Ondoren, Tecnalia enpresaren ikerketa eta garapen teknologikoko zentroko Hiri, Lurralde eta Ingurumen zuzendari Patricia Molina Costak proiektuaren funtsezko puntuak laburbildu zituen, eta birgaikuntzan diagnostiko on bat egiteak eta finantzarako laguntza izateak duten garrantzia azpimarratu zuen. Molinak, birgaitzeko eraikinak aukeratzeko, hobetzeko eremuak lehenesteko eta atari-mailako azterketa zehatza egiteko metodologia deskribatu zuen; eskaria gehitzeko sistema sendoa da, eta horrek proiektua kopiatzea errazten du.

Molinak hirigintza-sozietateek (SUR) proiektuaren lehen lerroan egindako lana goretsi zuen, eta helburuen gainetik lortutako eraginak berrikusi zituen, hala nola birgaitze jasangarrirako inbertsioak, energia eta emisioen aurrezpena, eta eraikin askoren kalifikazio energetikoa bi edo hiru letra hobetzea. 

Bestalde, Ihobe sozietate publikoko Ekonomia Zirkularra Saileko proiektuen arduradun Aitor Sáez de Cortazarrek adierazi zuen beharrezkoa dela ezarritako sisteman Europatik datozen funtsezko tresnak sartzea, hala nola ingurumen-taxonomia edo eraikuntza-produktuen datorren araudiko eta egingo den Energia-eraginkortasunari buruzko zuzentarauko materialen zirkularitate-arloko bilakaerak.

Saéz de Cortazarrek eragina biderkatzeko eta erreplikazioa errazteko erabilitako tresnak laburbildu zituen, bai eta horien etekinak ere, eta amaitzeko, etorkizuneko garapenak hobetzeko zenbait ohar eman zuen. Esaterako, birgaitze-proiektuetan ingurumen-jasangarritasuna baliozkotzea, edo estrategia berriak sartzea, hala nola serbitizazioa, finantza-zailtasunak gainditzeko.

Galderen ondoren, OPENGELAko Andoni Hidalgok bestearen “anaia” den proiektua aurkeztu zuen. Proiektuak hiri-berroneratzea du helburu eta Bilboko Otxarkoaga eta Eibarko Txonta auzoetan herritarrei lagunduko dien “one stop shop” edo leihatila bakarreko bulegoen alde egiten du.

Amaitzeko, Hirigintza-sozietateek, Carlos López Losadaren hitzetan proiektuaren eskuek, egikaritzean izandako esperientzia azaldu zuten.

Horretarako, Ensanche 21eko Miren Cortazarrek, Bidebiko Pedro Rodriguez Toyosek eta Donostiako Etxegintzako Maider Romayk auzotarrengana joatea dakarren aldea nabarmendu zuten, baita egin beharreko inbertsioak ezinbestean duen garrantzia ere. 

Proiektua berrikustean, zailtasunak ere gogoratu ziren, bereziki pandemia eta Ukrainako gerra, erresilientzia edukitzera eta berritzaile izatera behartu baitituzte proiektuan parte hartu duten erakunde guztiak.

Proiektua eta emaitzak 

HORIZON Agreek, lau urte hauetan zehar, etxebizitza-eraikinetan energia birgaitzeko inbertsioak bultzatzeko asmoa izan du, eta horretarako, mekanismo berritzaileak garatu eta zabaldu ditu eskaera aktibatzeko eta gehitzeko, gobernantza hobetzeko eta finantzaketa-soluzio pertsonalizatuak garatzeko.

Proiektu honetako partzuergoak lankidetza estuan lan egin du, 1940 eta 1980 bitartean eraikitako etxebizitza-eraikinak modernizatzeko berrikuntzak eginez. Hiru proiektu pilotuetan, bere helburua energia-eraginkortasuna, inguratzaile termikoa eta igogailua instalatuz irisgarritasuna hobetzea izan da. 

Proiektuaren eraginek nabarmen gainditu dituzte ezarritako helburuak, eta 10,8 milioi euroko inbertsioak egin dira aurreikusitako 8,5en aldean; 602 etxebizitzatan egin dute lan 510en ordez; eta 48.000 m²tan, hasieran aurreikusitako 14.500en aurka.

Energiari eta emisioei dagokienez, energia primarioaren aurrezkia 5,92 Gw/urtekoa da, aurreikusitako 2,62ren aldean, eta emisioak 1.233 TCO²/urte murriztu dira, eskatutako 249en aldean. Atxikitako eraikinen %35ek 2 letra hobetu du eraikinaren kalifikazio energetikoa eta berogailuaren eskaeran %41ek bi letra hobetu ditu eta %15ek hiru.

Proiektuak bigarren ibilbide bat du orain, eskaria gehitzeko sortu diren tresnei esker; tresna horiek etorkizunean Euskadiko eta Europa osoko udalerrietan aplikatuko dira, birgaitzearen olatura egunero gero eta herri gehiago igotzen baitira.  

 

 Bideo AGREE

 

 

 

BIDEBI BASAURI Basauriko Udalaren hirigintza eta etxebizitzen sozietate publikoa da, aipatutako udalerrian bulegoa duena. Gaur egun, eraikinak birgaitzeko NEXT GENERATION Europako funtsen programekin lotuta, jarraian azaltzen den lanpostua bete behar du:

ADMINISTRAZIO-LAGUNTZAILEA

Laguntza administratiboko zeregin orokorrak egitea: bezeroarentzako arreta; dokumentazioa sortzea, kontrolatzea eta artxibatzea; Abian dauden proiektuetarako informazio-laguntza, erkidegoei arreta, beste Administrazio Publiko batzuekiko izapide administratiboak, etab.

BALDINTZAK:

  • Taldeari dagokion titulazioa.
  • B1 profil linguistikoa.
  • Informatika ezagutza erabiltzaile mailan (Windows / Office).
  • Bezeroarentzako zerbitzuan esperientzia.
  • Aurretiazko esperientzia toki administrazioan eta udal sozietate publikoetan edo lurzoruaren kudeaketan eta etxebizitza publikoen sustapenean edo birgaikuntzan diharduten entitate edo erakundeetan.

 ESKAINTZA:

  • Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako Europako funtsekin finantzatutako programei lotutako lanaldi partzialeko eta iraupen finkoko lan-kontratua.
  • Azaroan sartzea.
  • Lanpostuaren mailaren araberako ordainsariak.

Aurkeztutako hautagaien artean, zerrenda labur bat aukeratuko da elkarrizketa pertsonal bat egiteko, eta bertan eskakizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, baloratu ahal izateko:

  •  Hirigintza eta etxebizitza edo birgaikuntzan esperientzia eta ezagutza.
  • Esperientzia eta ezagutza udal sozietate publikoetan. edo lurzoruaren kudeaketa eta etxebizitza publikoen sustapenera bideratutako entitate edo erakundeetan.
  • Basauriko udalerriaren ezagutza. Eta bere hirigintza oinarrizko mailan.

 Hautatutako hautagaiei azaroan zehar erantzungo zaie.

 Interesa dutenek curriculuma bidali helbide elektroniko honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Lanak aurkezteko epea urriaren 28an amaituko da, 12:00etan.

Orrialdea 1/4